Txantreako ehek abiatu duen erronka-jokoa da desapiyua!, auzoko norbanako, koadrilla, elkarte, eragile zein komertzioei zuzendua. Elkarri eginen dizkiogun apustuen bidez euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren aldaketa txikiak eman nahi ditugu, hizkuntza-jarrera aldatuz, espazioak euskaldunduz edota euskaraz bizitzeko aukerak sortuz.
Euskaraz bizitzeko mugak hautsi edo hori egiteko bidea aurreikustea da helburua, Aldaketak bermatzen ditugun heinean euskalduntzen joango garelako auzoa. Praktika beharrezkoa da urratsak emateko, beharrezkoa da inguratzen gaituena antzemateko. Euskaraz bizitzeko praktikak ohitura dakarrelako, eta ohiturak albokoarengan motibazioa.