“Hizkuntza aktibismoa” tailerra

Norbanakoon hizkuntza jokabidean aldaketak eragiteko baliabideak jaso eta kolektiboki praktikan jartzeko bidea zabaldu nahi digun tailerra dugu. Hau da, hain zuzen ere, auzokideei proposatzen diegun aurtengo DESAPIYU garrantzitsuena.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE), eragile euskaltzalea, “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian euskaraz” gogoetaren bitartez, erakundearen etorkizuna marraztuko duten ekarpenak jasotzen ari dira, betiere, euskaldunon aktibazioa eta aktibismoa eztabaidagai hartuta. Lehenengo fasea amaitzear duen honetan, bide horretan etorkizunerako tresna garrantzitsua izan nahi duen “hizkuntza aktibismoa” tailerra aurkeztu zuen gaur astebete.

Txantrean eginen da iragarri dituzten lau saioetako bat, eta DESAPIYUA dinamikatik, dei egin nahi dugu auzokideok aukera hau balia dezagun. Desapiyatzaileekin hausnartu genuen moduan, euskaraz bizitzeko behar ditugun aldaketak eragin nahi baditugu, oinarrira jo behar dugu lehendabizi; euskaraz bizitzeko hautua indartu behar dugu, alegia. Hizkuntza jokabidean aldaketak eragin, burujabe jokatu, eta bestelako aldaketak eragiteari begira bideratu gogoa. Gogo hori kolektiboki nola garatu erakutsiko digu tailer berri honek. TELP ikastaroen sortzaile den Gemma Sangines izanen da tailerraren gidaria.

TXANTREA

Besterik gabe, izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi nahi dugu, eta horretarako,  hurrengo urratsak jarraitu beharko dituzuela, aipatuko ditugun irizpideak kontuan hartuta:

  1. Tailerra otsailaren 12an (ostirala) eta 13an (larunbata) izango da, 18:00etatik 21:00etara eta 10:00etatik 14:00etara, hurrenez hurren, Txantreako Auzotegi Kultur Etxean.
  2. Plaza mugatuak dira (25 lagun, gehienez).
  3. Txantreako auzokideek izanen dute lehentasuna izena ematerako orduan. Arrazoia zera da: plaza mugatuak izateaz gain, tailerren ostean garatuko diren talde dinamikak sortzeko (edo indartzeko) asmoa dago, eta beraz, elkarren arteko hurbiltasuna komeni da. Honekin batera, ostiraleko zein larunbateko saioetan parte hartzea beharrezkoa da.
  4. Otsailaren 10ean amaituko da izena emateko epea.
  5. Txantrea@euskalherrianeuskaraz.org helbidera idatziz edo Auzotegi Kultur Etxera (Etxarri-Aranatz kalea, z/g) bertaratuz izena eman ahal da, zerrendan sartzeko.
  6. Izen-ematea amaitzeko, 10€ ordaindu beharko dira (tailerraren matrikula eta larunbatean eginen dugun bazkaria barne).

Arin ibili, lagunok!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s