5. Desapiyua! Olagarroa eta txantreako igerilekua

Udako solstizioa, eta horrekin batera suak piztu ziren bart, Txantrean zein Euskal Herriko hainbat herritan. Irubide parkeko horma batek zera aldarrikatzen zuen su haien itzalean: “Txantrea Desapiyuan! EUSKALDUN ETA HARRO!”.

IMG_20150623_192123

Eta halaxe hasiko da uda auzo honetan; euskaldun izatearen harrotasunaz desapiyu berri batekin.

Olagarroa eta bere kuadrillak, udako giroan ere euskaraz bizitzeko nahiaz, Txantreako igerilekuan izena eman eta euskaraz bizitzeko aukera aztertu dute. Pozik agertu dira jasotako emaitzekin baina, hala ere, hainbat proposamen egin dituzte uda honi begira.

Hurrengo bideoan ikusiko duzue igerilekuan aurkitu duten egoera eta euskaraz bizitzeko urratsak eman daitezen egindako eskaerak.

Erantzuna jaso dute, eta igerilekuak aldeko jarrera erakutsi duen arren, eskatutakoa gauzatuko ote den neurtzeko prest daude Olagarroak. Horretarako igerilekuko erabiltzaile guztien laguntza ere ezinbestekoa da, beraz, hortxe gonbitea: zuk zeuk ere begiratu, galdetu, entzun eta agindutakoa gauzatzen ez bada, esaiezu ozen eta harro: igerilekuan ere euskaraz!

Post hau desapiyuen jarraipena atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s