Txantreako jaien bezperan DESAPIYU GALA ospatu genuen

IMG_20150429_225133

Txantreako jaien bezperan, apirilaren 29an, EHEk Desapiyu-Gala antolatu zuen auzoan. Desapiyuaren dinamikak eman duena auzoari aurkeztu eta desapiyatzaileak saritzeko eguna izan zen.

Gaueko 22:00ak aldera 30 bat lagun bildu ginen Akelarre Kultur Elkartean. Ekitaldiari hasiera eman aurretik mokadu goxoa hartzeko parada izan genuen. Birjinia antzezleak eman zion hasiera Galari, Ferran Suayk idatzitako “bahamarren edukazio ona” ipuinarekin.

Ondoren, desapiyuan parte hartu dutenen bideo emanaldia ikusi eta desapiyatzaileak oholtzara igo ziren dinamikaren kamiseta bana sari moduan jasotzeko. Euren erronka nola egin zuten eta egun zertan den azaldu zuten denek. Era berean, azken desapiyuaren berri eman zuten: AKEk, hedabide euskaldunak sustatu eta euskaldunok zer irakurri izan dezagun, Berriaren harpidetza egin du. Zorionak!

EHEko kideek hitza hartu zuten amaitzeko eta, bertaratutakoei jaietako desapiyua aurkeztu zieten: Angela Davisen irudia zuen txapak jantzi eta euskaldun izateaz jaiak harro bizitzeko deia egin zuten, jaietan ere espaloian tinko mantentzeko deia, alegia.

Halaber, dinamikarekin aurrera jarraituko dutela esan zuten, eta bide beretik, norbanakoon konpromisoa ezinbestekoa dela berretsi zuten, arlo ezberdinetan euskaraz bizitzeko beharrezko aldaketak erdietsi nahi baditugu.

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s