3. DESAPIYUA M.I.T.

3.KRONIKA

Hona hemen M.I.T-ek hartutako erronkaren bideoa. Txantreako Osasun zentroa euskalduntzen diardute eta bideo honen bidez egoeraren berri eman nahi digute:

Jarraian M.I.T. egindako kronika irakur dezakegu:

DESAPIYUA M.I.T.

Lehenengo gauza desapiyuaren nondik norakoak azaldu zizkiguten, eta ideia ezberdinak proposatu zizkiguten aukeratzeko.
Gure artean eztabaidatzen egon ginen Desapiyua egin edo ez, eta egiten bagenuen zer egin. Azkenean Desapiyua egitea erabaki genuen, eta gure aukera osasun etxea izan zen. Osasun etxean euskaraz!!

Behin osasun etxea aukeratuta, bertoko egoera zein zen ezagutzeko diagnostikoa egin genuen, eta hau da atera zitzaigun emaitza:
Rotulazioa: Eusakaraz eta gazteleraz dago, nahiz eta kartel batzuk soilik gazteleraz. Eskutitzak gazteleraz bidaltzen dira eta programa informatikoak gazteleraz daude soilik.
Harrerako langileak/administratiboak: 9 langile daude eta batek bakarrik daki euskaraz.
Medikuak: 13 daude eta soilik 2k dakite euskaraz.
Pediatrak: 3 daude eta ez dakite euskaraz.
Erizainak: 16 daude eta saoilik 2k dakite euskaraz.

Diagnostiko honen baitan ere legea aztertu genuen, eta ikusi genuen legeak ez duela ezerterako balio, alde batetik euskaldunen eskubideak urratzen dituela esaten duelako(zonalde mistoan dago), bestetik ere, osasun etxean dagoen egoera ilegala ez dela esaten duelako, ez baita derrigorrezkoa oposaketarako euskara jakitea.

Beraz guzti honekin bideo salaketa bat egin genuen dinamikari hasiera emateko eta egoeraren berri emateko. Aurrera begira zer egingo dugun aztertzen ari gara, ez baitugu denborarik izan hori egiteko. Ideia batzuk atera dira (zuzendariarekin bilera, salaketa ofiziala…) baina oraindik ez dago ezer zehaztua.
Hurrengo desapiyua nori zuzenduko diogun, otsailaren 28an Auzoko Euskaraz Bizi egunean plazaratuko dugu. adi egon zu hurrengoa izan zaitezke!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s