2. DESAPIYUA ALUAKULUKA

2.KRONIKA

Hona hemen Aluakuluka egindako Desapiyua. Dinamika honen bigarren erronka: Villabesak Billabesak bihurtzen saiatu dira!
Lagun hauek emandako pausoak ikus daitezke:

Aluakuluka koadrilak egindako kronika:

AUPA TXANTREA!

Behin Txupitxatxien desapiyua jasota hau planteatzeari ekin genion, hots, Billabesak euskalduntzeari.
Nahiz eta hasieran galdurik sentitu, buruak astindu eta pausuak eskematizatzeari ekin genion.

Lehenik eta behin, billabesetan jartzen zuena eta baita markesinak ere behatu genituen eta horra hor gure kexa dena erderaz ikusi bai genuen.

Bigarrenik gidari batekin kontaktuan jarri ginen aholkuak jaso eta pixkat gure gida izateko. Honek LAB sindikatuarekin kontaktuan jarri eta hauen aholkua Mankomunitatera eta TCC- enpresara joatea izan zen. Gainetik komentatu ziguten duela urte batzuk haiek ere borroka honetan aritu zirela ezer gutxi lortuz. Dena den horrek ez zizkigun desapiyua jarraitzeko gogoak kendu.

Mankomunitateari eta TCC- enpresari bidali behar genien eskutitza idazten hasi ginen, baita markesinetan esku orriak jartzen ere auzoak dinamikaren berri izateko. Behin hau izanda Ostiral goiz batean Mankomunitatera abiatu ginen. Hemen zerbitzua erderazkoa izan zen, baina jarrera egokia izan zuten gure kexa entzutean eta arazorik gabe hartu zuten gure eskutitza.
Egun horretako arratsaldean TCC-ra joan ginen. Nahiz eta Billabesen artean galduta senitu, laguntza apur batekin bulegoak aurkitu genituen. Berez, Marketingo tipoarekin O.E.- rekin hitzegin behar genuen baina bera bertan ez zegoenez, bulegoko bi kideekin hitzegin genuen. Hemen ere harrera erderazkoa izan zen baina hauen jarrera nahiko baikorra. Behin kexa azalduta eta eskutitza emanda, Mankomunitatera bidali gintuzten TCC-ra heltzen ziren kexa guztiak hara bideratzen zituztelako (baina gu aurreratu ginen!). Hitzen artean Mankomunitateari buruzko estruktura azaldu ziguten,billabesa zerbitzuan lan egiten zuten kide kopurua eta hauen eusaldun kopurua (%50tik gora) eta baita TCC-ren inguruko zeozer kontatu ziguten ere.

Behin eskutitzak emanda eta eskuorriak jarrita, gure lana orain Mankomunitatearen erantzuna jasotzea besterik ez da. Baietza izatekotan, Zorionak dinamika honetan parte hartu duzuen guztioi eta baita zuzen edo indirektoki lagundu gaituzuen guztioi. Ezetza izatekotan, borroka ez da amaitu!

Bitartean ¨M.I.T.¨ EKIN TXANTREAKO OSASUN ETXEA EUSKADUNTZEARI!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s