1.DESAPIYUA TXUPITXATXIAK

1.KRONIKA

Hona hemen Txupitxatxiek egindako Desapiyua. Dinamika honen lehenengo erronka: auzoko komertzio bat euskalduntzen saiatu dira!

Txupitxatxien mezua auzoari:

1. EHEkoek bota ziguten erronka eta Olletan aztertu genuen.
Bada, EHEko kideek esan zuten dinamika bat abian jarri nahi zutela. Dinamika dinamiko bat. Bizi propioa hartu beharko lukeena. Bakoitzak gehituko dugunarekin forma hartzen joango zena.
Euskararekiko konpromisoa auzo maila hartzea du helburu.Baina oraingoan ez dugu zama bezala hartuko konpromiso hau. Disfrutatu egingo dugu, berarekin jolastuko gara…eta apostuak egingo ditugu “intríngulis” sortzeko. “Ezetz auzoko eremu hau euskaldundu!”

Gustura hartu genuen erronka! Herriko etxean, sorgin guztiak bildurik, gure baratzeko zerbait sortzen saiatzen, guztiak aldi berean hitz egiten…
Eh! Izan gaitezen errealistak!! Dinamika hasteko gertuko zerbait, egiteko modukoa, eta utz dezagun postrerako gure baratzekoa!!! Bai, bai, egin dezagun ongi. Joan gaitezen berotzen, giroa sortzen …”
Eta pasioa pixka bat epelduz ekin genion lehenengo erronka prestatzeari.

2. Bilera-plangintza: behatu, idazkia, eskaera, erantzuna.
Pasioa pixka bat baretzearren, beste egun baterako utzi genuen plangintzaren sormena, gure alde funtzionala martxan jartzeko.
Alde estalinista behin berreskuratua, zera erabaki genuen:
Eroski euskaldunduko genuela, euskaraz ez zegoena euskaratzea eskatuko geniela.
Helburu hau lortzeko hurreneko urratsak emango genituela adostu genuen:
Abenduaren 23an gutariko bi joango zirela behatzera.
26an, bildutako datuekin, beste bik idazki formal bat egingo zutela gure eskakizunarekin. Zerbait zehatza, argia, ambiguotasunik gabekoa.
Eta urtarrilaren 2an beste bi bertaratuko zirela gure eskakizuna luzatzera.
Erantzuna jasotzeko epe bat jarri genuen ere, baina…jakina! hori ez dago gure esku!

3. Irakurketa-kronika bideoa
Urrats hauek guztiak emanda, zer ondorioztatu dezakegu?
Erronka, berez, ez dela hain zaila izan. Agian zailena gure agendak koordinatzea izan dela, guztiok bizitza akituak baititugu. Baina koordinazio apur batekin, egin daitekeela. Ez dugu zertan guztiok joan behar agerpen guztietara, soilik hartu behar dugu erronkarekiko konpromiso bat horri jarraipena eman ahal izateko.

Aipatzekoa da, oso erantzun baikorra jaso genuela Eroskin gure eskakizuna luzatu genuenean. Harriduraz hartu zuten, baina jarrera irekia. Laburbilduz, esan genien nabaria zela Zentraletik, hau da, Elorriotik etortzen ziren kartel guztiak (eskaintzak, dendan ikusten diren handienak-eta…) elebidunak zirela, baina dendan inprimatzen diren kartelak gaztelania hutsean zeudela. Alegia: produktuen izenak eta prezioak, eskaintza batzuk eta abar.
Bestetik, Elorriotik jarritako bi kartel nagusi (“Bienvenidos” eta “Horario”) haiek esan ziguten bezala, halaxe ekarri zituzten duela bi urte eta haiek euskaraz eskatu duten arren, ez dutela jaso.
Egun, gure eskari formala bideratzean dago, eta haien deiaren zain gaude. Ezezkoa jasoz gero, hainbat eskakizun eta sinadura aurkezteko asmoa dugu. Hortaz,kontatuko dizuegu.

Eta bitartean…auzoko “ALUAK ULUKA” gure lagunei honako erronka hau botako diegu:

Ezetz billabesak euskaldundu!“.

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s